E- ERROAK ETA HEGOAK

GIZAKIONTZAT EGINDAKO ZUBIA  

HISTORIA, KULTURA, GIZARTEA, INDUSTRIA, TEKNOLOGIA, OHITURAK ETA NATURA LOTZEKO

 



Euskal erara

 

 

 

Bizi garen globalizazio garaietan, non nazioarteko komunikazioak  bapatekoak diren, nortasunarekiko hausnarketa sakon bat gero eta beharrezkoa suertatzen zaigu. 

Nortasuna: Horixe dugu edozein kultura, taldea  eta pertsona baten funtsa,  ez badugu bizitzaren zentzua galdu nahi. 

 

Euskal Herria kokatzen den egungo espazio-denboran, Independentzia eta Herriaren Indibidualidadearen izenean kanpotik datorkigun “Indibiduoalismoa” gure begi aurrean inposatu da eta mendeetan garatu diren  Euskal Kulturak mezprezatuak izan dira. 

Argi da,  egungo gizakiaren bakartasun “indibidualista”-k, errentagarritasunaren izenean, konsumismo hutsean eroriarazten gaitu. Gure ELKAR zentzua galdu da. 

 

 

“Modak” adierazten ditu indibiduo batzuen jarrera “komertzialak”, eta gero artalde bezala gizartetik jarraitzen dute.  Dena marketingen eskutikan pasatzen da edozein munduko izkinean eta nahi dugunean nahi dugun “produktua” eskuratzerik dugu, nahiko dirua badugu, noski.  Munduko gizataldeak kontsumo taldeak bihurtu gara. 

 

 

 

Eleaniztasuna: Ez dugu irudikatzen Euskal Gizarte bat elebakarra. Gure hizkuntzaren arrakasta eleaniztasunak izateko gaitasunean datza. Euskaldunok, Iparradekoak eta Hegoaldekoak, betidanik bizi dira beste hizkuntzekin batera. Oraingo gizartean Euskaldun baten oinarrian Euskeraz gain, gaztelera, frantsesa eta ingelesa beharko luke.  Hori dela eta, gure ekintzetan, euskeraz gain, beste hizkuntzak erabiltzea interesgarria aurreikusten dugu. Hau da: Euskaldunok ez gara elebakarrak.

 

 

Zuzentasuna: Euskaldunok ez gara berdintasunaren alde. Guztiok ezberdinak gara, beraz, zuzentasuna, eta ez berdintasuna, behar dugu. Einstenek zion bezala, “Guztiak jenioak gara. Baina, arrain bat epaitzen baduzu zuhaitz bat igotzeko bere trebetasunagatik, bere bizitza guztia pasatuko du ergela dela pentsatuz”. Ez dugu inor inorrekin berdindu behar eta ez dugu diskriminazioa aurrekusten. Diskriminazioa ez da inoiz positiboa: galbideratutako oximorona da. Haur eta gazte bakoitza unibertso bat da, eta modu oso batean hezi behar da. 

 

Egokitzapena: Munduan zehar, euskaldunak ongietorriak izan dira. Jakin dutelako  dauden tokitara egokitzen. Gure erroak sakonak direlako, hegal handiak garatu ditugu. Horregatik, Euskal Herrian Euskal kultura, jakinduria, ohiturak eta ezagutzak garatuko ditugu. Eta horrela, adibibidez, Txinara joaten garenean normaltasunez hartuko dugu Txinako kultura. Eta kanpokoei erakutsiko diegu gure kulturaren ardatzak berariena zanpatu gabe.

 

Jatortasuna: Euskaldunok jatorrak gara. Abegitasunaz gain, gure hitza dago. Hitza bete behar da eta balore horietan garatzen ditugu gure ekintzak. Konpromezuak hartuz, eta betearaziz, gaztetxoak direnak heldutasun garaiera iristean Euskaldun jatorrak bihurtuko dira. Auzolana, kooperatibismoa, etab…. Euskaldunon hitzan oinarritzen da.

 

 

 

 


 

AIUR EUSKADI 21  

&

YSMUS

 

Web orri honek Eticoop proiektuaren laguntza jaso du